|
Gizon bakar baten lana da Hesteko Trentxoa, zeinak maketa bat eraiki zuen eta bertan jarri zituen paisaiak, herriak, merkatal guneak, industrialdeak... Muina tren-sare bat da, hogeita hamar inguru tren batera dabiltzanak eta elkar, modu automatikoan, erregulatzen direnak.
|
Kamioiak, turisten autoak eta besteak nazioko errepideetan dabiltza segurtasun osoz. Fabriketako tximiniei kea darie. Teleferikoaren kabinek eskiatzaileak eta mendizaleak igotzen dituzte goiko estazioetara. Garabiek meatzetik harrikatza dakarten bagoiak husten dituzte. Errekak ur-jauzietatik behera iristen dira lakuetara eta, han, arrantzaleek amuarrainak arrantzatzen dituzte. Ibiltariak ertz batetik bestera doaz zubi erromatarrari esker. Geltokian, bidaiariak nasetan dabiltza beraien trena noiz iritsiko zain.
|
|
|
Azaldutako eszena horiek guztiak benetan daude martxan. Hesteko Trentxoaren DVD 2009 bukaeran erosi ahal izango duzu. Han, maketa zoragarri horren paisaiak eta eszenak ikusiko dituzu.
|
|
Hala da, maketaren egileak Hesteko trentxoari buruzko fikziozko film bat ari da egiten. Datozen asteetan hasiko da itzulia eta urriaren bukaeran aterako dela uste dugu. 7 urte zituenetik duen trenen modelismoarekiko pasioa eta Hesteko trentxoa pixkanaka nola egin zuen azaltzen duen liburua ere idatzi du filmaren egileak.
|
|